euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aita Anttonek online emango du igandean Kaliforniatik euskaraz eta ingelesez Bakersfieldeko Euskal Bestako meza

2020/05/21

Aita Antton Egiguren frantziskotarrak igandero ematen du, meza online, eta egunero, errosarioa, euskaraz eta ingelesez Kaliforniatik
Aita Antton Egiguren frantziskotarrak igandero ematen du, meza online, eta egunero, errosarioa, euskaraz eta ingelesez Kaliforniatik

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegian, Bakersfield-eko euskal besten txanda zen, hiriko Kern County Basque Club antolatzaile. Koronabirusak eragindako egungo egoeran, bistan da elkarretaratzea ez dela posible, baina aurretik Fresno eta Los Banos-eko euskal besten kasuan bezala, aita Antton Egigurenek piknikari dagokion meza internetez emango du, nahi dutenek jarrai dezaten. Gogora dezagun, tradizio dela AEBetako euskal komunitateetan, euskal bestak mezarekin hastea.

Kern County Basque Club-eko Zuzendaritzatik, Maria (Bernal) Torettak Euskal Etxeko kide eta lagunei zuzendutako gutunak honela dio: "Zaila egiten zait pentsatzea piknika igande honetan izango zenik. Klubera hurbiltzen naizen aldiro tristura sartzen zait gure euskal etxea, parkea eta frontoia hutsik ikustean. Nork pentsatuko zukeen halakorik gerta zitekeenik? Benetan barnean hutsunea sentitzen dut gure urteroko ospakizun nagusia egin ahal izan gabe eta gure komunitatea elkartzen ikusi gabe. Faltan botatzen dut gure kulturarekiko atxikimendu hori, musu bana ematea bi masailetan, gure janari eta edariez gozatu eta besta egitea!".

Mezari dagokionez, igandero ohi duen bezala, oraingoan Bakersfieldeko jende eta eskabideak gogoan eukiko dituen ekitaldia zuzenean emango du Merced herri kaliforniarretik AEBetako euskaldunen omonier edo kapelau den aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak, Kalifornian goizeko 9:00ak direnean, Euskal Herriko 18:00etan, St Patrick eta Our Lady of Mercy parrokiako Facebookez.

Mezan irakurri eta kantatuko diren kantu eta irakurgaiak, hemen.

-09:00am with Fr. Antton in Basque/English
-11:00am with Fr. Antton in Spanish
-01:00pm with Fr. John in English

Ez ahaztu bestalde aita Anttonek egunero ematen duela errosarioa 19:30etan euskaraz eta ingelesez. Hona atzokoa:

-Estatu Batuetako Diasporaren Artzain Ona euskal elkarte katolikoaren babesarekin. Hona euren Facebooka



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia