euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abuztuaren 5eraino zabalik dago euskara eta euskal kultura irakurle aurkezteko epea Kaliforniako UCSB unibertsitatean

2022/07/15

Euskara eta euskal kultura irakurlea hautatzeko deialdia zabalduko dute University of California Santa Barbaran (arg eCello)
Euskara eta euskal kultura irakurlea hautatzeko deialdia zabalduko dute University of California Santa Barbaran (arg eCello)

PUBLIZITATEA

Santa Barbara, Kalifornia, AEB. Etxepare Euskal Institutuak deiturik, abuztuaren 5eraino dago zabalik epea 'University of California Santa Barbara' (UCSB) unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle izateko aurkezteko. Hautatzen den pertsonak 2022-2023 ikasturteko bigarren seihabetekoan eta 2023-2024 ikasturte osoan emango ditu eskolak, hala badagokio luzatzeko aukerarekin. Zuzkidura, 22.500 euro. Kontratuaren luzapena urtez urte egin ahal izango zaio, lau urtez gehienez. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 5ean amaituko da.

Interesatuek unibertsitate gradu edo lizentzia eduki beharko dute, C1 maila (PL3) edo antzekoa euskaraz, eta ingelesezko C1. Hobetsiko diren titulazioak Euskal Filologia gradu edo lizentzia, Euskal Ikasketena edo Interpretaritzakoa (A hizkuntza: euskara), baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.

Irakurlearen lanen artean izango dira euskara eta euskal kulturaren programa didaktikoa egitea; ekintza akademikoak antolatzea euskara ikertzeko eta euskal kultura sustatzeko asmoz; eta tokian tokiko irakasleak eta ikertzaileak euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin zerikusia duen guztian lagundu eta orientatzea.

UCSBko Euskal Ikasketen Zentroak Euskal Herriaren historia, kultura eta hizkuntzaren irakaskuntzan eta ikaskuntzan egiten du lan, besteak beste. Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, UCSBko Euskal Ikasketen Zentroak euskal gaiei buruzko ikerketa-proiektuak ere sustatzen ditu.

-Deialdiari buruzko informazio osoa hemen topa daiteke
-Kontaktua, irakurletzak@etxepare.eus edo (+34) 943 023 407



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia