2023/11/27

Berri tristea datorkigu Mexikotik, azaroaren 22an zendu baita hiriburu mexikarrean Pedro Agirre Alberdi, askorentzat ezagunagoa Periko Txikuri edo Txikuri III.a bezala, saga urrestildar horretako kidea, erreferentzia pilotaren munduan, pertsona oso maitagarri eta estimatua bertako Euskal Etxean eta euskal komunitate osoan, eta historikoetako bat pilotazaleentzat eta oro har. Jesusa Lesaca Arocenarekin ...
Gehiago irakurri...
2023/11/27

Urtero bezala, Gerora Euskal Elkarteak Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Hizkuntzen Fakultatearekin batera, Hizkuntza Gutxitu eta Gutxiengotuen Topaketa antolatu du. Jardunaldi honetan, hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten kolektibitateek aukera dute euren ezaugarriak eta bizi dituzten egoerak aztertu eta esperientziak trukatuz gogoeta eta hausnarketa bultzatzeko. Hamalaugarren edizio honetan, ...
Gehiago irakurri...
2023/11/24

Euskal diaspora eta emigrazioaren isla eta lekukotasuna ematen duen kontzertu batek, euskal emigranteek Ameriketatik bidalitako bertso, kantu eta testuekin, amaiera ekarriko dio datorren igandean Donapaleun irailaren 23az geroztik herri naxenabartar horretan garatzen joan diren Diaspora eta Emigrazio Jardunaldiei, Chemins-Bideak eta Euskal Argentina elkarteak antolatzaile. Gaur arratsaldean bertan ...
Gehiago irakurri...
2023/11/24

Argentinako Saralegui familiakoak [EuskalKulturak orduan islatu zuenez] 2007an egin zuten azkeneko famili-elkarretaratzea, San Isidron, egin ere. Bihar, azaroaren 25ean, larunbat ilunabarrean, 16 urte osteko bilkura berria egingo dute, seigarrena, oraingoan Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean. Berrehun bat izango dira, Uruguaitik eta Argentinako hainbat lekutatik etorriak. Berriro ...
Gehiago irakurri...
2023/11/23

Hogeita hamar urte igaro dira Navarro hirian, Buenos Aires probintzian, tanberoen (behizainen) azken jaia ospatu zenetik. Urriko azken asteburuan, ordea, 30.000 lagun inguruk edizio berri baten deiari erantzun zioten eta, ohiko topaketa berreskuratzea xedez bildu ziren Navarroko Sociedad Rural-en egoitzan. Hitzorduak, hitzaldiak, azokak, ikuskizun artistikoak eta janari-patioa eskaini ...
Gehiago irakurri...
2023/11/22

Azken egunak dira Etxepare Euskal Institutuak Txileko Santiagon eta Alemaniako Frankfurten dituen irakurletzetan euskara eta euskal kultura irakasle izateko deialdietara aurkezteko. Txileko Santiagoko Unibertsitatean eta Txileko Santiagoko Pontificia Universidad Católica Unibertsitatean; eta Alemaniako Frankfurteko Goethe Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle izateko eskabidea egiteko azken ...
Gehiago irakurri...
2023/11/22

Pandemiarekin hasi zen geldialdi pentsatu baino luzeagoaren ostean, La Platako Euzko Etxeak berreskuratu egingo du datorren larunbatean lehenago urtero egiten zuen biziarteko bere bazkideen topaketa. Ekitaldia urte amaieran egin ohi zuen bazkide adintsuenak propio gonbidatuz: Gogora dezagun 40 urtez etengabe bazkide izan ondoren lortzen dutela Euzko Etxeko bazkideek biziarteko bazkide izaera eta, karia ...
Gehiago irakurri...
2023/11/21

Proiektu sortzaile baten proposamena duen artista bat zara, edo euskal kultura, artea edo berrikuntza ikertzen dituen akademikoa? Agian 2024ko "Frank Bidart irakasle/ikerlari eta/edo sortzaile-bisitari" izeneko deialdiaz balia zaitezke. Deialdiaren helburua "Frank Bidart 2024 ikertzaile eta/edo sortzaile gonbidatua" hautatzea da, euskal kultura, arte eta berrikuntzari buruzko ikerketa ...
Gehiago irakurri...
2023/11/21

Seigarren, eta azken, irudi kronika. Argentinako euskal diasporaren urteroko topaketaren amaierara iritsita, Euskal Asteko igande goiza, ohi bezala, mezarekin hasi zen. Honakoan hitzordua Nuestra Señora de Nueva Pompeya Parrokian izan zen eta euskal etxeetako ohorezko guardia bertaratuta. Zeremoniekin jarraituz, hurrengo agertokia Dardo Rocha plaza izan zen, bertako eta Euskal Herriko ...
Gehiago irakurri...
2023/11/20

Bertako BEO (Basque Educational Organization) euskal erakundea antolatzaile, azaroaren 21ean egin zuten San Frantziskon "Euskal Andreen Egintza Amerikan" eguna, ingelesez 'The Impact of Basque Women in America' azpititulua hartu zuen jardunaldia. Bertatik bertara segitu zutenek gogo eta atsegin handiz jarraitu zituzten saioak izan zituen hiru solasaldi edo iritzi eta eskarmentu truke ...
Gehiago irakurri...