euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2019ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko logoa aurkeztu du Bahia Blancako Euskal Etxe antolatzaileak

2019/07/29

2019ko Euskal Astearen logotipoa
2019ko Euskal Astearen logotipoa

PUBLIZITATEA

Bahía Blanca, Argentina. Euskal Etxearen 120. urteurren urtean, berriro ere izango da Bahia Blancako Union Vasca Argentinako Aste Nazionalaren egoitza. Herrialde osoko –eta baita ere Hego Amerikako beste hainbat herrialdetako– euskal gizataldeen ordezkariak biltzen dituen jaialdi erraldoia azaroaren 4tik 10era izango da, musika, dantza, sukaldaritza eta kultur ekintza anitz barne. Euskal Astearen logotipoari dagokionez, Etxeko dantzari ohi den Julia Mancini diseinatzaileak sortu zuen, Agustin Ibarrolaren Omako basoan inspiraturik.

Etxeko lagunen esanetan, “Garenok kontzeptua aukeratu dugu euskal komunitatearen kide izatearen zentzua gailendu nahi izan dugulako eta horixe delako lotzen gaituena. Irudian, berez, euskal kulturaren ikur funtzionatzen duten objektu batzuk abstraitu dira, hala nola emakumea zapia buruan, gudaria, txapela eta kalejira; eta tipografiak aintzineko gauzen xalotasun eta baserritartasuna eta modernitatearen formalismorik eza batzen ditu”.

Logotipoa kaleratuta, datozen asteetan programari buruzko informazioa jakinaraziko du Euskal Etxeak, azaroaren lehenengo asteari begira. Argentinaren egoera politiko-ekonomikoa dela eta voucherraren prezioa, ordea, oraindik ezin izan dute itxi antolatzaileek baina horri buruzko informazioa ere zabalduko dute izan bezain pronto.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia