euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

15 ikasle La Pampako Macachindik ari dira euskara ikasten, Euskaltzaleak-en on line ikastaroari esker

2019/07/30

2019ko lehenengo euskara klasea Macachinen
2019ko lehenengo euskara klasea Macachinen

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Macachinen sortutako programa da 'Argentinan Euskaraz', egun ‘Euskara Munduan’ gisa ezagutzen duguna; eta euskara eskolak beti bertako Euzko Alkartasuna euskal etxearen aukerako parte izan badira ere, gorabehera batzuekin, azken boladetan ez zen propio klaserik ematen, dantza klaseen barruko oinarrizko irakaspen praktikorz aparte. Egoera hori joan den astean aldatu da hamabost ikaslek ikasteari ekin baitiote, remotoan, Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiaren On Line ikastaroari esker. Ikasleek, beraz, ordenagailu aurrean ikasten dute, baina horren osagarri aurrez-aurreko klaseak ere badauzkate, Macachingo Marigen Mujica irakaslearekin, hain zuzen.

Euskal Etxetik buletin honi azaldu zaionez, “Euskarak beti izan du lekua Euzko Alkartasunako ekintzetan eta dantza klaseetan, hitz eta esamoldeak beti irakatsi izan baititugu, egin genituen gauzei aplikatuta. Orain propio dira euskara ikasteko klaseak, oinarrizko mailan, eta astero. 13 eta 75 urte arteko ikasleak bildu zaizkigu”.

Joan den astean hasi ziren eskolak, baina Euzko Alkartasunatik adierazten dute izena emateko epeak zabalik segitzen duela (ikus helbidea).

Marigen Mujika irakaslearekin batera Tomas Vicente ikasle aurreratua arituko da laguntzaile.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia