euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

125. urteurrenean, Nazioarteko Literatur Lehiaketa deitu du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak, gaia, “Zirrarak”

2020/06/22

Iparraldeko Euskal Etxearen VI. Literatur Lehiaketa
Iparraldeko Euskal Etxearen VI. Literatur Lehiaketa

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Bere 125. urtebetetzera iritsi da aurten Argentinako Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxea. Urtea, tamalez, erabat ezohikoa ari da izaten, COVID-19ak ekarri duen egoera zalantzakoia medio. Baina mende luzeko ibilbidea ospatzen segitzeak beti merezo du eta Norma Rios buru duen Elkarteko Kultur Azpibatzordeko kideek argi daukate, ospatuz, gainera, zaintza-neurriak funtsezkoak dituen egoera berrira egokitutako ekimen batekin, izan ere idazleen artean jadanik klasiko bat den IEEaren Nazioarteko Literatur Lehiaketaren edizio berri batekin.

Nazioarteko Literatur Lehiaketaren VI. edizioa 18 urtetik gorako idazleei dago zuzenduta, gaia ‘Zirrarak’ da eta lanak bidaltzeko epea irailaren 25ean bukatuko da. Narrazioek 70 lerro izango dituzte gehienez eta concursocuentosiparralde@gmail.com helbidera behar dira bidali (oinarriak, hemen).

Lehenengo hiru saridunek domina eta diploma bana jasoko dute eta laugarren eta bosgarren postuetan geratzen direnek diploma. Sariez gain, aipamen bereziak ere emango ditu epaimahaiak, izan ere literatura eta euskal kulturaren arloko erreferenteak partaide, hala nola Mikel Ezkerro irakaslea, Rosa Misciagna itzultzailea, eta Carlos Bordagaray ingeniaria. Emaitzak urriaren 30ean jakinaraziko dira eta sari-ematealdia datorren urtean izango da (data garaiz jakinaraziko da).

2020a, Sorgin afari gabeko urtea

Berri honekin batera eta tristura handiz, Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordetik konfirmatu digute aurten ez dutela egin ahal izango normalean San Juan gauaren inguruan gauzatzen duten urteroko Sorgin Afari hitzordu ezaguna. Animo lagunok! Datorren urtean ospakizun bikoitza egingo dugu-eta!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia