Ostiral honetan, eta hemendik aurrera ostiralero arratsaldeko 17:00etan, Estefania Garizoain psikologoak estimulazio kognitiboa lantzeko topagune birtuala eskainiko du, La Platako Euskal Etxeko Matxin Burdin Liburutegia antolatzaile. Arreta, kontzentrazioa eta arrazoiketa lantzeko ariketak proposatuko ditu ostiralero, baita aurreko asteko ariketen erantzunak ere. Ekimena Euzko Etxeko eta Liburutegiko Facebooken bidez izango da.
https://www.facebook.com/BibliotecaMatxinBurdinCentroVascoLaPlata/