Ostegun honetan, Lyric Soul Fundazioak kontzertu birtuala emango du Instagram eta Facebooken bidez. Victoria Roldan soprano eta Cristian Carrero tenoreak Penintsulako errepertorio anitza interpretatuko dute: ariak, duoak, zarzuelak eta baita ere euskal opera, euskal kanta tradizionalak, Mirentxu eta Chanton Piperi-ren euskarazko zatiak eta zortzikoak.
Hitzordua iluntzeko 20:30etan da, Argentinako ordua, goizeko 1:30etan Euskal Herrian.
 
    
         
    
         
    
        
 Lagun bati bidali
 Lagun bati bidali Komentarioa gehitu
 Komentarioa gehitu 
    
         
    
         
    
         
    
         
    
        

