euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Zinema Ibiltaria Unpaz Unibertsitatean: gaur egungo zinea, generoa gai, trailerrak, laburmetraiak…

2019/08/22

Non: Jose C. Paz, Argentina

Abuztuaren 22an, osteguna, Jose C. Pazeko Unibertsitatera iritsiko da Euskal Zinema Ibiltaria Carlos Gabilondoren eskutik, Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak antolatutako Euskal Leihoak zikloaren baitan. Zikloaren arduradunak diren Paula Basaldua lizentziatuak eta Martin Colombet irakasleak gonbidaturik, gaur egungo euskal ekoizpenei buruz hitz egingo du Gabilondo adituak, batez ere nola tratatzen duten genero indarkeriaren gaia. Hitzaldia osatzeko honako film hauetako trailerrak proiektatuko ditu: Handia, Cuando dejes de querermeErrementari, El arbol de la Sangre, 80 egunean, Silencio Roto, Loreak

Kimuak bildumaren Luis Vil-en Mujer Invisible eta Maialen Lujanbioren Beti bezperako koplak laburmetraiak ere proiektatuko ditu.

Hitzordua arratsaldeko 5:30etan da, Unpaz-en. 



« Apirila 2024 »
1
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia