Mikel Markez eta Pako Aristiren kantu eta poesiazko emanaldiak arrakasta handia Argentinako Rosarion
27/06/2006
Euskal eta irlandar musikari eta artistak elkarrekin aritu zireneko une bat, Pako Aristi xirolarru edo gaitajole (Elebi argazkia)
PUBLICIDAD
Rosarioko 'Zazpirak Bat' Euskal Etxeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturik Argentinako aipatu herrian ospatzen aritu den kirol eta kultura festak poesia eta musika uztartu zituen emanaldia bizi izan joan den ostiral gauean, arrakastaz, Mikel Markez kantari errenteriarraren eta Pako Aristi idazle eta musikariaren jardunen eskutik. 'Lagun Artean' Rosarioko abesbatzak eta Brionna folk talde irlandarrak osatu zuten ostiraleko proposamen musikala, bateko eta besteko jatorriko ikuslegoaren gozagarri.I. Kirol eta Kultura topaketen barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren
eta Rosarioko Euskal Etxearen gonbidapenari jarraituz, Pako Aristi idazlea
eta Mikel Markez kantaria Argentinako Rosario hiriko Zazpirak Bat euskal
etxean aritu ziren ostiral iluntzean. Aretoa goraino bete zen poesia eta
kantua tartekaturik eskaini zituen ekitaldia entzuteko.
Aristik bere poemak
gaztelaniara itzulita eman zituen eta Markezek berriz kantuak euskaraz,
gaztelaniazko argibideekin tartekaturik.
Markezek eta Aristik Jexuxmai
Lopetegi kantari zarauztarra gonbidatu zuten kantu pare bat ematera.
Euskal kantarien aurretik Lagun Artean Rosarioko abesbatza aritu zen
eta hauen ondotik Brionna irlandako folk taldea. Izan ere, estaturik gabeko nazioei eskainitako eguna bizi izan zuten ostiralean Rosarion, musika osagarri euskal, irlandar-eskoziar eta argentinarrez. Markez eta Aristi berriz ere aritu ziren Rosarion, Buenos Airesa atera aurretik, Argentinako hiriburu federalean ere emanaldiak eskaintzekotan.