euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Anberesen eskainiko dugu Arrateko ezpata-dantza (en Dantzan.eus)

26/03/2019

Datorren martxoaren 30ean eta 31n, Anberesen, Flandrian dantzatuko du Kezka dantza taldeak, hiri horretako ezpata-dantzaren festa egun handian. Izan ere Anberesko ezpata-dantza edo Antwerpeneko zwaarddans-ak 50 urte betetzen ditu eta Europako hainbat ezpata-dantza gonbidatu izango gara tradizioz ezpata-dantza egin ohi duten asteburuan bertan bertako ezpata-dantza laguntzen.

Enlace: Dantzan.eus

Kazka dantza taldea. Kezka dantza taldeak Arrateko ezpata-dantza Antwerpenen eskaintzeko dantzariz eta txistulariz osatutako 36 laguneko taldea eramango du. Ezpatak dagoeneko bidean dira eta dantzariak eta musikariak martxoaren 29an abiatuko dira Bilbotik Bruselara bidaiatuz eta Europako hiriburutik 460.000 biztanle dituen Anberesera.

Europako zazpi ezpata-dantza

Antwerpeneko Lange Wapper taldearekin batera Eskozia, Herbehereak, Valonia eta Flandriako taldeak izango dira jaialdian euskal ezpata-dantzen ordezkari izango den Eibarko taldearekin batera. Hauek dira parte hartuko duten taldeak:

  • Teries in Tartan (Hawick, Eskozia)
  • In de Kring (Dunkirk, Flandria)
  • Nieuwdammer Shanty-Koor (Amsterdam, Holanda)
  • Compagnie Galouche (Queveaucamps, Valonia)
  • Reintje Vos (Stekene, Flandria)
  • Lange Wapper (Anberes, Flandria)
  • Kezka dantza taldea (Eibar, Euskal Herria)

Antwerpeneko ezpata-dantzak 50 urte

Renaat Van Craenenbroeck (1937-2001), ezpata-dantzen ikertzaile eta sustatzaileak jarri zuen abian Antwerpeneko ezpata-dantza 1979an Lange Wapper dantza taldearen eskutik. Ordutik, urtero, garizuma erdiko asteburuan, Anberesko katedralaren aurrean dantzatzen da ezpata-dantza, goizean zehar lau emanaldi eginez. Mende erdiko ibilbidea ospatzeko Europako hainbat ezpata-dantza esanguratsu gonbidatu nahi izan dituzte tradiziozko ekitaldian bertan haiekin batera aritu daitezen. 

Nazioartean sona handiko ezpata-dantza da Anbereskoa, eta bere hiriko tradizioari dotorezia handiz jarraipena emateaz gain hainbat ezpata-dantza jaialditan parte hartu du, besteak beste 2008an Yorken (Ingalaterra) ospatu zen Sword Spectacular jaialdian.

Asteburuko programa

Anberesko ezpata-dantzaren 50. urteurreneko ospakizun ekitaldiak martxoaren 30ean, larunbatean hasiko dira, Eskozia eta Euskal Herriko dantza taldeen emanaldiarekin. Igandean, ezpata-dantzaren egun seinalatuan, ohiko lau emanaldiekin batera kanpotik etorritako ezpata-dantzak eskainiko dira Anberesko erdigune zahar eta ederrean.

  • Martxoak 30, larunbata, 13:00 Eskoziako Teries in Tartan eta Euskal Herriko Kezka dantza taldeen emanaldiak Borgerhout distrituan.
  • Martxoak 31, igandea, 8:40ean, 10:00etan, 11:30ean eta 13:00ean emanaldiak egingo dira artisauen merkatuan eta Gorenplaats-en Lange Wapper taldeko lau ezpata-dantzari taldeen eta sei taldeen gonbidatuen eskutik. 


« anterior
siguiente »

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

Las más leídas

Últimos comentarios

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia