euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

1.200 film baino gehiagoren azpidatziak Azpitituluak.eus webgunean (en Sustatu)

30/12/2019

Azken egunetan egindako karga masibo baten ondoren, 100 film baino gehiagoren azpidatziak igo ditugu Azpitituluak.eus webgunera, guztira 1.200 film baino gehiago daudelarik jada datubasean. Era berean, telesaileko ataletan 75 inguru igo ditugu 2019an.

Enlace: Sustatu

CodeSyntax. Gehitutako filmen artean; Marvel eta DC Comics etxean crossover edo superheroi pilaketa handiak, oscarretan sariak irabazi izan zituzten Darkest HourPhantom ThreadThe Shape of Water edo Three Billboards, animazio interesgarria hala nola Mutafukaz edo Loving Vincent (Van Goghi buruz, oliozko animazioaz egina, nolabait esatearren), Donostiako urrezko maskorra izandako The Disaster Artist edo indie gusto batetik publikoa ere erakarri zuten Call Me By Your Name edo The Florida Project filmak. Telesailen artean, Girls& edo Tutankhamun telesailen zenbait denboraldi berri.

Horiez gain, erabiltzaileen ekarpenetara irekita jarraitzen du webguneak, eta jendearen ekarpen horien artean agertu dira aurten honakoak (besteak beste):

Aurten proiektuan egindako beste berrikuntza bati esker, katalogoko 10 film Jarrion aplikazioaren bidez ikus daitezke etxean, Chromecast gailu bat baduzu. Hauetxek dira filmak:

2019ko ekarpen eta berrikuntza hauek posible izan dira Eusko Jaurlaritzaren 2019ko euskara eta IKT alorreko lagutza bati esker.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia